Deskribapena
Mintegia
Donostia, 2011-10-17
Gailu mugikorren hedapena gero eta handiagoa izateaz gain, bizitzaren alderdi guztietan eragiten hasia da. Lehen komunikaziorako tresna huts zirenak poltsikoko ordenagailu bilakatu dira orain, eta horrek, telefonoen erabilera aukerak handitu ditu. Azken urteotan indarrez sartzen ari den kontzeptua da Mobile Learning, edo mugikor bidezko ikaskuntza Ikastaro honetan, Mobile Learning alorrean ematen ari diren aurrerapausoak eta sortzen ari diren aukera berriak aztertu nahi ditugu telefono mugikorretan zentratuta. Horretarako, hiru alor jorratuko dira:
- Ikuspegi pedagogikoa: nola erabili gailu mugikorrak modu pedagogikoan, zein dira hauen abantailak eta nola atera etekina gailu hauei irakaskuntzan.
- Teknologiaren alorra. Zein dira joera teknologiko berriak eta norantz doa telefonia mugikorraren sektorea, beti ere irakaskuntzaren ikuspegitik. Horrez gain mugikorrerako garapenek dituzten zailtasun eta aukerak aztertuko dira.
- Esperientzien ezagutza. Irakaskuntzaren alorrean mugikorren bitartez abiatutako proiektu arrakastatsuak ezagutzeko aukera emango da, bai nazioarte mailakoak eta baita Euskal Herrikoak ere.
